ADI!!!
Gure ikastaroetan aurreinkripzioa webaren bidez egin baduzu eta oraindik ez bagara zurekin harremanetan jarri, mesedez, 945 28 45 42 telefonora dei ezazu edo porpol @ porpolteatro . com-ra e-mail bat idatz ezazu zure aurreinskripzioa baieztatzeko.
PORPOL elkarlaneko kooperatiba da eta Vitoria-Gasteizen 1984. urtean sortu zen, DENOK Antzerki-produkzioaren Kooperatiba historikoa desegin zutenean, kooperatiba horren kide baitzen. Ikuskizunak ekoizteaz eta banatzeaz gain, prestakuntzako eta kudeaketako lanak ere egiten ditu. Nabarmendu beharra dugu Vitoria-Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerrean egiten duen lana. Lan horren arabera, Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin, Vitoria-Gasteizen maila eta adin ezberdineko pertsonentzako prestakuntza-lanak eskaintzen ditu. Araiako Umore Antzerki Jaialdiaren antolaketa orain dela 13 urtetik egiten dugun beste proiektu garrantzitsua dugu. Lan horretarako zenbait laguntza publiko eta pribatu ditugu. Gainera, denbora luze eta ahalegin handia behar izaten dugu Aguraingo Harresi Aretoaren programazioa antolatzeko. Tura enpresarekin batera, Araban antzerkiko eta musikako programazioan aitzindari den azpiegitura horren mamia jartzen dugu.
|