Porpol Antzerki Sitio web en castellano


HASIERA > HISTORIA

Historia


PORPOL S.K.
PORPOL bazkide laneko elkarte bat da, Gasteizen sortu zen "DENOK Antzerkiko Produkzio Elkarteko" kideek hau desegin ondoren.
1984. urtean sortu zenetik, Sozietate Kooperatiba Mugatuak lan hauek egin ditu:
-1984 "La Pared"
Pantomima poetiko bat da, non gag-a bigarren maila batera pasatzen den, muntaia pertsonaien portaera inozoan oinarrituta. Eguneroko zentzugabekeriaren eta zentzugabekeriaren egunerokotasunaren arteko topaketa lasaia, guztia humore azkarra eta gozoa erabiliz.
-1985 "Militosis"
 ... Gizakiengan gudako portaerak sortzen duen prozesuari esaten zaio. Gizaki baten kasua da, honi zerbait eragiten dio, gaixotasun bat baino gehiago, gure portaera eskemetan agertzen da, honek gizakia suntsiketa era politenekin espekulatzera eramaten du, azkeneko amaierako irtenbidera abiatuz.
 Bigarren ikuskizun honetan hitzik gabe uzten duen errealitatearekin topatzen gara, eta humorea erabiliz ereduzko istorio batean eraldatzen dugu, adibide argia eta ludikoa, ez da moralizantea ezta "ereduzkoa" ere. Ikuskizun kritiko-sarkastikoa armen karrera baten tonuan, humorezko klabean eta keinuan eta irudian oinarrituta.
-1987-88-89 "Comibus"
 Sei orduko iraupena duen ikuskizun jai bat, Arabako Foru Aldundiko izen bera duen kanpainara zuzenduta. Lan honetan teknika eta diziplina ikusgarri ezberdinak nahasten dira, clown-a eta zirkoetako bestelako teknika batzuetatik hasita, Buster Keaton zinemara helduz, baita ere suziriak eta musika eta kaleko alaitasuna.
 Arabako lautadako edozein herrik bere uztaren eta udatiarren erritmoa aldatuta ikusi dezake furgoneta berezi hau etortzen denean. Gainera abisatu gabe, bertatik aterako dira aztiak, fakiriak, su-irensleak, musikariak eta bertaratutakoak harritzeko bestelako ustekabeak.
-1988 "Los Elegidos"
Gazte baten ibilerak LASTERKETA HANDIAN parte hartzeko, hau bizitzan arrakasta izateko duen bide bakarra bezala ikusten du.
 Gaurko gizarteko konkurrentzia handiaren aurkako alegatua, humorea erabiltzen du, eta keinuan eta irudian oinarritzen da. Estetika zaindu batez eta bitarteko tekniko ugari erabiliz antzezten da; hauek ikuslea egoera fantastikoetan murgiltzen dute eta hegan egiten dute anekdotatik urrunago.
-1989 "Hoy Medea"
Rebeca Pasaggen testuaren antzezpena. Euripidesen antzinako mitoa gure garaiko emakume batean agertzen da, demokraziaren trantsizio ondoren kokatzen da.
 Emakume bat epaimahai psikiatriko bateri aurre egin behar dio. Ezkontzak sortzen zizkion frustrazio politiko guztiek eta senarraren eskutik pertsonalitatearen baliogabetzeak, alkoholismora eraman zuten, prostituitzera eta bere bi semeen eta bere buruarekin bukatzera. Ikuskizunak irauten duen hirurogeita hamar minututan zehar Carmen Ruiz Corral eta Ines Viteriren antzezpen lan bikainarekin dardara egingo duzu.
-1990 "Quizás"
Ikuskizun honetan aktore bakarra dago musika tresna ugari jotzen dituen musikari baten laguntzaz eta bi tekniko bikainekin. Hauek ikuskizuna irauten duen hirurogeita hamar minututan zehar dibertsioa mantentzen dute. Clown-eko ikuskizun gehienetan gertatzen dena da gag-en zerrenda bat agertzen dela, eta irtenbidea gag baten ondoren beste bat datorrela da, baina lan honetan istorio gozo eta poetikoa dugu, oso dibertigarria.
-1994 "Esperando a Godot"
Samuel Beckett ospetsuaren testutik egindako muntaia.
 Vladimir eta Estragon Godoten zain daude. Egiten duten gauza bakarra bere zain egotea da. Zain egoteko arrazoi bakarra bere etorrera, iragarrita dagoena, da. Zain egoteko batak bestearen beharra du, isiltasunen mehatxua izango duen elkarrizketa bat izateko. Denbora pasatzeko batak bestearen beharra du. Bitartean ez dakite Godot noiz etorriko den, zertarako, eta ez dakite zain egoteko lekua hori den edo ez.
-1995 "La Princesa Trotamundos"
Ondoko errege boteretsu baten semearekin ezkondu nahi ez duen Printzesa bihurriaren istorioa da. Errege honek inbasioarekin mehatxu egiten du printzesak hiru eguneko epean bere erabakia aldatzen ez badu, edo bestela, printzesak asmakizun lelo eta ezinezko bat asmatu behar du. Printzesa herrialdetik aterako da erantzunaren bila bere erreinua eta gurasoak askatzeko, eta bere nahi handiena betetzeko: mundua ikustea.
 Ikuskizunaren ezaugarriak dinamikotasuna eta kolorea dira. Desberdintasun kultural eta etnikoei kantu bat da, hauek adiskidetasun eta elkartasunaren iturri dira.
-1998 "Xolak Badu Lehoien Berri"
Haurrentzat. Sei urtetik gorako haurrentzako ikuskizuna, eta Atxagaren ipuinekin gertatzen den bezala, berdin gozatuko dute 6, 12, 18, 24, 34....60, 66.... urte dituztenek. Familian gozatzeko ikuskizuna. Azpeitia 98ko Euskal Antzerkiko Erakusketan aurkeztu zenean publikoak emandako lan profesional onenaren saria jaso zuen.
-2000 "ENTREMESES Y FARSAS"
Euskara eta gaztelerazko atalez osatutako muntaia txikia, Gasteizko 25. Antzerki Jaialdia ospatzeko Montehermoso jauregiko Erakusketa guneetan antzezteko bereziki prestatua.
-2001 "TRES MIRADAS"
Euskara eta gaztelerazko atalez osatutako muntaia txikia, Arabako herri txikietan antzezteko bereziki prestatua.
-2002 "Leire Hasiberria"
Bost eta hamar urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna.
Ikuskizun dibertigarria eta atsegina sorpresa eta ipuin askorekin. 
-2003 "Asteburu Berezi Samarra"
Eduki sozialak modan ez daudela ematen duen une honetan, guk mamia duen entretenimendu bat proposatzen dugu.
- 2005 "Ama Bat Niretzat"
Adriana 10 urteko harra da eta, gurasoek ez dituenez, erakunde batean hartuta bizi da. Horixe da bere ametsik handiena, baina zaila ikusten du ametsa egi bihurtzea, hark bizi den lekura haur bat adoptatzera datozen guztiek haur jaio berria nahi dutelako. Samurtasun eta adeitasun handiko muntaketa honetan oharkabean joaten zaigun gizarte-errealitate bat islatzen da. Bizitza horietan ikus dezakegu nola ia jatekorik ez duten pertsonak zoriontsu izaten eta besteei zoriontasuna ematen saiatzen diren.
Ikuskizun hauek estatu osoan aurkeztu dituzte eta erakusketa, jaialdi eta egitarau ezberdinetan antzeztu dira. Kritikak zein publikoak oso ondo hartu ditu.
Arabako Foru Aldundiko Eszena Arte Tailerraren kudeaketa da "PORPOL"-eko beste eginkizun garrantzitsu bat, gainera honen kide batzuk irakasleak dira. Tailer honetan Gasteizko antzerki irakaskuntza antolatzen da; irakaskuntza honek lau maila ditu eta profesionalentzat birziklatze kurtsoak ere bai. Gainera bestelako jarduerak egiten dira "EATren dinamizazioaren" epigrafearen izenarekin eta hauek konferentziak, hitzaldiak, elkarrizketak, eztabaidak, erakusketak eta abar izaten dira.
Noizbehinka beste jarduera batzuk egiten dira; erakusketak, jaialdiak, kanpainak eta abar. Beraz lan zerrenda handia dugu kudeaketako entitate gisa bermatzen gaituena.
Ildo horri jarraiki, ARAIAKO UMORE ANTZERKI JAIALDIAREN antolaketa nabarmendu dezakegu. Aurten hamairugarren edizioa egingo da eta jada ekitaldi iraunkortzat jo daiteke.
2000 urteaz geroztik Porpol-ek KALE ANTZERKIKO JAIALDIA antolatzen du Arabako hainbat herritan.
Horrez gainera, AGURAINGO HARRESI ARETOA kudeatu eta programatzen du 2001 urteaz geroztik.

 
 

e-mail: porpol @ porpolteatro . com
Beato Tomas de Zumarraga /k, 98, 3. A
01009 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Erabilpen baldintzak  Pribatutasun politika